3.1. Ordainketa zatikatzea/geroratzea: eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Zorren ordainketa zatikatzea: Kuota desberdinak denboran banatuko dira zerga-zorra ordaintzeko.
Zorren ordainketa geroratzea: zerga-zorra epemugaren ondoren ordainduko da aldi bakarrean.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Zenbateko geroratu edo zatikatuek geroratze-interesa izango dute, Bizkaiko Foru Aldundiak araubidez xedatutakoaren arabera.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete, erregistro-datatik jakinarazpenera arte.
Gehieneko epea: 2 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: eskaera ezestea.

Aurkeztu beharreko agiriak

(H.2) ORDAINKETAK GERORATU/ZATIKATZEA:
ESKAERA behar bezala betea.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Arlo ekonomikoa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Abalaren dokumentua

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

215/2005 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko araudia onetsi duena (15/12/31ko BAO)
Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra
Loiuko Udalaren kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Udal Diruzaintzari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal Diruzaintzak eskaera baloratu eta txostena egitea.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

200,00 eurotik beherako zenbatekoa duten zorretarako ez da geroratze edo zatikapenik emango.  
Honen arabera emango dira borondatez ordaintzeko epeko zorrak atzeratu eta zatitzeko baimenak:
  • 200 eta 600 euro bitarteko zorrak gehienez hiru hilabetez geroratu edo zatikatu ahalko dira. Ebazpena alkateari dagokio, Diruzaintzak proposatuta.
  • 601 eta 2.000 euro bitarteko zorrak gehienez sei hilabetez geroratu edo zatikatu ahalko dira. Ebazpena alkateari dagokio, Diruzaintzak proposatuta.
  • 2.001 eta 600 euro bitarteko zorrak gehienez hamabi hilabetez geroratu edo zatikatu ahalko dira. Ebazpena alkateari dagokio, Diruzaintzak proposatuta.
  • 6.000 eurotik gorako zorrak gehienez hemezortzi hilabetez geroratu edo zatikatu ahalko dira. Ebazpena alkateari dagokio, Diruzaintzak proposatuta.
  • 10.000 eurotik gorako eta Udal Ikuskaritzak bideratutako espedienteen ondoriozko zorrak sail horrek proposatuta Alkatetzak emandako ebazpenaren bidez ezarritako epean geroratu edo luzatu ahalko dira.