4.4.2. Jarduera sailkatuen aurretiazko komunikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jarduera hasi aurreko komunikazioa da. Jarduera publiko ala pribatu berria funtzionatzen hasteko eta dagoena zabaltzeko edo berritzeko ahalmena ematen du, 3/98 Legeak, ingurumena babesteko orokorrak, II. eranskinaren B) atalean sartu badu, ingurumenean, pertsonekiko edo ondasunekiko kalteak eragin ditzakeelako, kalteak sortzeko arriskua egon daitekeelako edo pertsonengan gogaikarria izan daitekeelako.
39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, administrazio publikoen administrazio jarduera erkideari buruzkoak, 69. artikuluan xedatutakoarekin bat, udal-erregistroan dokumentazioa aurkezten den egun berdinetik jarduera has daiteke, Loiuko udalak ikuskatu, egiaztatu, aztertu eta zigortzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe. Horrez gain, udal-tasak ordaindu beharko dira.
Jarduera hastean, erantzukizun osoa jardueraren titularrena eta ziurtagiria igorri duten teknikariena izango da. Edonola ere, jarduerak hasteko administrazio-titulu egokiak edo aurretiazko kontrol-agiriak edukiko beharko dira, aplikatu beharreko sektore-araudiak hala eskatzen badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Komunikazioa jardueraren titularrak edo lokalaren jabeak ala biek edo legezko ordezkariak egin beharko dute.

¿Noiz eskatu daiteke?

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Jarduera eta instalazioen ondorioz zerbitzuak eskaintzeagatik eta establezimenduak irekitzeagatik tasei buruzko zerga-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Legez ezarritako epea: Berehalakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(U.5) JARDUERA SAILKATUAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENARI BURUZKO INPRIMAKIA (B ERANSKINA) 

  • Memoria, jardueraren deskribapenarekin, baita jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan izan ditzakeen eragina arintzeko ezarritako neurrien deskribapenarekin ere. Edukiari dagokionez, behin-behinekoz, 165/199 Dekretuak, martxoaren 9koak, ingurumena babesteko Euskal Autonomia Erkidegoko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako jarduera-lizentziatik salbuetsitako jardueren zerrenda zehazten duenak, IV. eranskinean ezarritakoa beteko da. Irisgarritasunari buruzko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, EKT, industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasunari buruzko araudia, BTAE... justifikatzea.
  • Gutxienez 1:100 eskalan proiektuaren planoak planta, sekzio eta fatxadei buruzkoak.
  • Teknikariak luzatutako ziurtagiria. Jarduerak edota instalazioak eraikuntza proiektuari eta aurkeztutako dokumentazio teknikoari lotzen zaizkiola eta ingurumen beharkizun guztiak betetzen direla egiaztatuko du ziurtagiriak.
  • Paperean bi ale eta CDan kopia bat (Autocadeko planoen formatu editagarria eta pdf-a) aurkeztu beharko dira.
  • Ingurumen, Lurzoru, Kostalde, Aldundi Ura, Aireko Segurtasunari buruzko Estatuko Agentzia eta abarren baimen sektoriala behar bada, interesdunak aldez aurretik izapidetu beharko du eta jarduera komunikatzean baimena udaleko erregistroan aurkeztuko du.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena
  • Txostena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (98/03/27ko EHAA)..
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa)
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa).
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.
4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzoruko kutsadura prebenitu eta zuzentzeko (15/07/24ko BOE).
7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa (311. BOE, 12/12/27koa).
17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzkoa (283. BOE, 09/11/24koa).
25/2009 Legea, abenduaren 22koa, hainbat lege zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzko Legeari egokitzeko aldatzen duena (308. BOE, 09/12/23koa).
27/2006 Legea, ingurumenaren arloan informazioa lortu, partaide publikoa sustatu eta justiziara iristeko eskubideak arautzen dituena (171. BOE, 16/07/19koa).
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa).
486/1997 ED, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena (97. BOE, 97/04/23koa).
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18koa)
2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasunaren araudiari buruzkoa (303. BOE, 04/12/17koa).
 

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea. 
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.
  3. Interesdunaren txostena, bakarrik aurkeztutako dokumentazioa zuzendu behar bada eta emateko epea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Dokumentazioa Hirigintza Arloak aztertu eta ikuskatzea.
  2. Instalazioetara egiaztapen-bisita.
  3. Aldekoa ez bada, eska daitezkeen errekerimenduekin txostena eta zuzentzeko epea bidaltzea.
  4. Aldekoa bada, jardueraren titularrari izapideen amaierako dokumentua bidaltzea, dagokion tasaren likidazioarekin batera.

OHARRAK / AZALPENAK

IZAPIDE HONETAN SARTUAK DAUDEN JARDUEREN ZERRENDA
Jarduera eta instalazio sailkatuak, jarduera sailkatuaren aurretiazko komunikazioa eskatzen dutenak.
Ingurumena babesteko euskal legea (3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskadiko ingurumena babesteko orokorra) (II. eranskina, B atala).

  1. Argindarra ekoizteko instalazioak edo energia berriztagarriak argindar bihurtzeko hartze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-etik gorakoa eta 100 kW-ekoa edo txikiagoa bada.
  2. Hainbat tailer eta lantegi (aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntaia-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), baldin eta instalatutako potentzia totala (mekanikoa edota elektrikoa, argiarena kenduta) 25 kW baino txikiagoa bada eta ekoizpenerako azalera ez bada 300 m2-tik gorakoa; hortik kanpo geratzen dira gainazalaren tratamendua, bernizatze-lana, pistola bidezko pintatze-lana edo halakoak egiten duten tailerrak, eranskin honetako A) atalean baitaude sartuta.
  3. A eranskineko 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak. 
  4. Erregai likidoak edo gaseosoak batzeko instalazioak, 50.000 litrotik beherako edukia dutenak; sailkapen honetatik kanpo itxita gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.
  5. Ibilgailuak gordetzeko lekuak.
  6. Zenbait zerbitzu-jarduera: haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun-zentroak eta botikak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta ehorztetxeak.
  7. Hotelak eta egoitza komunitarioak, adinekoen egoitzak, ostatuak eta antzeko establezimenduak.
  8. Jarduera sailkatuetarako aurretiazko lizentziaren menpe ez dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta jende-aurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituztenak.
  9. Eranskin honetako A) atalean sartu gabe dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.
  10. Eraldaketa-zentroak.
  11. Informazioa tratatu eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati-errepikagailuak eta telebista-errepikagailuak, satelite bidezko errepikagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, irrati-telefonoko estazioak eta estazio irrati-telegrafokoak, irrati-igorgailuak, telebista-igorgailuak eta alarmak kontroletako zentralak) eta antzekoak.
  12. Instalazio osagarriak:
    1. Galdaren gela.
    2. Airea girotzeko instalazioak.
    3. Hozkailuen instalazioak.
    4. Erradio-diagnosi medikurako instalazioak, halakotzat ulertuta hauek: mediku diagnosirako X izpien ekipamendu eta instalazioak, betiere, aplikagarria zaion araudia betez.
  13. Errauste-laberik gabeko hilerri eta tanatorioak.
  14. Lege honen 55. artikuluak xedatzen duenaren arabera, osasunean eta ingurumenean antzeko eragina daukaten beste jarduerak.