3.12. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ): behin-behinekoz baja emateagatik itzultzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Ibilgailuari behin betiko baja ematen zaionean edo suntsitzen denean, ordaindutako zergaren zati bat itzultzeko eskubidea dago. Hilabeteen arabera hainbanatzen da, Trafiko Burutzan ibilgailua baja eman eta hurrengo hilabetetik zenbatzen hasita, betiere zergaren titularrak eta, ondorioz, ordaindu zuenak behin betiko baja burutzen badu. Gauza bera gertatzen da Trafiko Burutzan baja eman bazaio ibilgailua lapurtu delako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak Udalak Trafiko Burutzak bidalitako datuekin ofizioz jardungo du.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat (Trafiko Burutzak eskuratutako datuen arabera),
Gehienezko epe legala: 6 hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak: ibilgailua suntsitu izanaren desegite-tokiko ziurtagiria edo baja-partea Trafiko Burutzan.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomi arloa

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • IAT txartela
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.
7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzkoa (uztailaren 19ko BAO).
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Dokumentazioa Ogasun Arloari bidaltzea.
  3. Loiuko Udalean zerga-betebeharren ordainketa eguneratua duela egiaztatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Alkatetzaren ebazpena eta dagokion zenbatekoa ordaintzea, bidezkoa bada.

OHARRAK / AZALPENAK

Ordainagiri helbideratuen kasuan, zati proportzionala ofizioz itzuliko da ordaintzeko kontu-zenbaki berdinean, Loiuko Udalarekin zerga-betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatu ostean. Helbideratuak ez dauden ordainagirietarako, titularrak itzultzeko kontu-zenbakia emango du.