5.1. Hilobiratzeko eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Udal-hilerrian hilobiratu edo lurperatzeko eskaera da. Hobi edo panteoiaren emakida izan ezean, zortzi urterako hobiaren emakida eskatu eta izapidetuko da. Era berean, 8 urtez errautsak, gorpuzkiak... hezurtegian hilobiratzea eska daiteke.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Hildakoarekin ahaidetasun harremana duten pertsonek edo legezko ordezkariek.
  • Lurperatze hobien edo gorpuzkien gaineko hileta-eskubidea bakarrik honako moduan erregistra daiteke:
    • a) Banakako pertsona, betiere udalerrian erroldatuta badago.
    • b) Banakako pertsona orok, baita lehenengo mailan familiaburuaren ondorengo guztiek Txorierrin kokaguneak zuzentzeko espedientea ebatzi arte udalerrian erroldatuak egonik, egoitza aldatu bada eta Loiuko udalerri mugakide batean kokatu bada. Horretarako, egoitza mantendu behar dute.
    • c) Banakako pertsonak, udalerrian jaiotakoak eta egoitza bertatik kanpo duenak.
    • d) Salbuespenezko egoeratan, kasu bakoitzean Udalbatzaren organo eskudunak balioztatutakoaren arabera, pertsonaren alde hileta-eskubidea erregistra daiteke, nahiz eta aurreko ataleko baldintzak betetzen ez dituen.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udal-hilerria aprobetxatzeagatiko eskubideen eta tasen ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Eskaerarekin ehorzketa egingo da. Ehorzteko baimena eta, bidezkoa bada, emakida, hilabeteko epean jakinaraziko dira.
Gehienezko epe legala: hiru hilabete.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA 
Dokumentazio pertsonala
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Panteoiaren emakida izanez gero, jatorrizko titulua erakustea.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, EAEko hileta-osasunari buruzko araudia onartzen duena.
267/1992 Dekretua, urriaren 6koa, EAEn gorpuak eta gorpuzkiak garraiatzeko osasun-baldintzei buruzkoa (92/10/23ko EHAA).
2263/1974 Dekretua, uztailaren 20koa, hileta-osasunaren poliziari buruzko araudia onartzen duena (1974/08/17ko BOE).
Udalaren hileta-zerbitzuei buruzko ordenantza.
Udal-hilerria aprobetxatzeagatiko eskubideen eta tasen ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea. 
Dokumentazio guztia hilerriko langileei bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Ehorzketa onartzeko dekretua edo ebazpena, Hirigintza Arloak egindakoa, ehorzketa-tasaren likidazioarekin batera.
Baimenaren ebazpena eta tasaren likidazioa batera jakinaraztea.