3.3. Zerga-itzulerak (okerreko diru sarrerak): Eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Legez xedatutako edozein arrazoirengatik (bi aldiz ordaintzea, zenbatekoa baino gehiago sartzea, preskribatutako edo iraungitako zerga-zorra ordaintzea, etab.) oker ordaindu ostean, diru-sarrerak itzultzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko, Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat.
Gehieneko epea: 6 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: eskaera ezestea.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA behar bezala beteta.
Itzultzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Ekonomi arloa

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Bizkairako martxoaren 10eko 2/2005 Zergari buruzko Foru Arau Orokorra.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Udal Diruzaintzari/Ogasunari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Udal Diruzaintzak/Ogasunak eskaera baloratu eta txostena egitea.
  2. Alkatetzaren ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
  3. Ekonomi Arloak ordaintzea, bidezkoa bada.