2.6. Familiako erroldatze-ziurtagiri/txartela: Eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Erroldatze-txartela: Toki bereko (etxebizitza) pertsona guztien egoitza eta helbidearen berri ematen duen dokumentua da, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin.
Erroldatze-ziurtagiria: Toki bereko (etxebizitza) pertsona guztien egoitza eta helbidea ziurtatzen duen dokumentua da, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo horren ordezkari legalak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Eskatzeko moduaren arabera:
Aurrez aurrekoa: Une berean.
Telematikoki: Une berean.
Helbide elektronikoa: Posta arruntez bidaliko da erroldan ageri den egoitzara: gutxi gorabehera 2 egun baliodun.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidabaimenaren edo egoitza-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan. 
(P.4) ETXEBIZITZAKO ADIN NAGUSIKOAREN BAIMENA Hala badagokio, adin nagusiko pertsonek berariaz sinatutako baimena, etxebizitza horretan inskribatuta badaude edo, bestela, beren NAN originalak.      

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.
Telefono/e-postaz eskatuz gero, adierazi eta egiaztatu beharreko datuak honako hauek dira:
NAN, helbidea, izena eta bi abizen (eskaera telefonoz eginez gero, txartela bakarrik erroldan ageri den helbidera bidaliko da).

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Egiaztagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (1985/04/03ko 80. BOE)
1690/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua (194. BOE, 1986/08/14koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Interesdunaren edo, orria zein pertsonarentzat eskatzen den, haren identitatea egiaztatzea
  2. Txartela/ziurtagiria eskatzeko izapidea sistema informatikoaren bidez egitea.
  3. Ziurtagiriaren kasuan, Alkatetzaren eta Idazkaritzaren pertsona arduradunek sinatzea.
  4. Familiako erroldatze-txartela/ziurtagiria interesdunari ematea. Telefonoz edo e-postaz eskatzen bada, postaz bidaltzea, udalak ezarritako prozeduraren bidez.

OHARRAK / AZALPENAK

Dokumentuak informazio-balioa baino ez du.