8.6. “B” motako arma-txartela egitea “B”

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

“B” motako armak (karabinak eta pistolak, arima leun edo marradunak, tiro bakarrekoak, nahiz eragin bakarreko errebolberrak; airsoft eta painball armak) eduki eta erabiltzeko agiria egitea da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein armaren pertsona titularrak edo adingabeen kasuan legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat. 
Legezko epea: 3 hilabete. 
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(O.4) ARMA-TXARTELAREN ESKAERA-INPRIMAKIA
Adin nagusikoa bada:
  • NANaren fotokopia
  • Armaren erosketari dagokion faktura; arma-saltzaileak argi eta garbi zehaztuko ditu marka, modeloa, seriearen zenbakia eta armaren ezaugarriak.
  • Aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa, Gobernuko Ordezkariordetzak egina.
Adingabea (14 urtetik 18 urtera) bada:
  • Adingabearen eta legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Armaren erosketari dagokion faktura; arma-saltzaileak argi eta garbi zehaztuko ditu marka, modeloa, seriearen zenbakia eta armaren ezaugarriak.
  • Aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa, Gobernuko Ordezkariordetzak egina.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Arma erosketaren faktura
  • Aurrekari penalen ziurtagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza.

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Lizentzia emateko alkatetzaren dekretua eskatuko da.
  2. Txartela burutuko da.
  3. Agiriak artxibatuko dira.