7.3. Garapenerako lankidetza-proiektuetarako diru-laguntza

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Deialdiak irabazi-asmorik gabeko erakundeen bidez herrialde pobretuetan garapenerako lankidetza-ekintzak egiteko laguntzak arautzen ditu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Gehieneko epea: 6 hilabete.
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

A) ESKARIA EGITEKO

(S.1) DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA behar bezala osatua, hurrengo dokumentazio osagarriarekin batera:
  • Diru-laguntza eskatzen den jarduerari buruzko txostena: helburuak, partaideak, datak eta egite-tokiak...
  • Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.
(A.2a/A.2b) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

B) JUSTIFIKATZEKO

(S.3) DIRU-LAGUNTZA JUSTIFIKATZEKO INPRIMAKIA behar bezala osatua, hurrengo dokumentazio osagarriarekin batera:
  • Diru-laguntzaren xede izan den jarduerari buruzko txostena.
  • Gastu guztien ordainagiriak edota fakturak.
  • Egindako publizitatea: kartel, liburuxka eta editatu den publizitatea, udalaren laguntza duela adierazi beharko delarik.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Baimena
  • Ordainagiria
  • Txostena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra (2003/11/18ko 276. BOE)
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudia onetsi duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua (u2006/7/25eko 176. BOE)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Izapidetzeko Kultura Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Eskaera eta justifikazioei buruzko txosten teknikoa egitea.
  2. Justifikazio-espedienteak ikuskatzea.
  3. Alkatetzaren ebazpena eta Diru-laguntzei buruzko Datu Base Nazionalean argitaratzea.

OHARRAK / AZALPENAK

Pertsona eskatzaileak Loiuko Udalarekin ordainketa-eskakizunak eguneratuak izango ditu. Behar bezala justifikatzen ez diren zenbatekoak itzuli beharko dira. Eskatutako zenbatekoak itzultzen ez badira, ezingo da ondoren diru-laguntzarik lortu.