4.3.1. Obra txikia egiteko aurretiko komunikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Garrantzi tekniko txikikoak izateagatik proiektu teknikorik aurkeztu beharrik ez duten obrak egiteko eta gogaikarri, osasun-galgarri, kaltegarri eta arriskutsuak ez diren jarduketak egiteko administrazio-baimena da. 
Gai horri lotuta, aurretiazko jakinarazpena egin beharko dute aplikagarria den araudiaren arabera proiektu teknikoa aurkeztera derrigortuta ez dauden obrek:

  • a)  Eraikinaren edo instalazioaren egitura kaltetzen ez duten obrek, baldin eta lurzorua, zorupea edo bolumena okupatzen ez badute. Gai horri dagokionez, aurretiazko jakinarazpena egin beharko dute hobetzeko, kontserbatzeko edo apaintzeko obrek, barrukoak badira ere, hala nola ateak eta leihoak konpontzea (zuloak handitzea berekin ez dakartenak), zurgintzako, pinturako, iturgintzako, berokuntzako, zulaketako, zarpiatzeko eta trenkadak, hormak eta sabaiak margotzeko lanek, eta eraikinen antolaketa partzialaren aldaketek, baldin eta egiturazko alderdiak ez kaltetzeko betebeharra errespetatzen badute.
  • b)  Kanpoko obrak, baldin eta eraikinaren eraikuntzako baldintzak eta baldintza estetikoak aldatzen ez badituzte. Besteak beste: teilaberritze-lanak eta teilatuak gainbegiratzeko lanak, estalkiak konpontzeko lanak, eta urak biltzeko elementuen konponketak eta jartzeak, emokadurak, pinturak eta, oro har, fatxadak txukuntzeko lanak.
  • c)  Finkak eta orubeak hesitzeko eta ixteko obrak, baldin eta fabrika-obraz eta hormigoiz egindako itxiturak ez badira.
  • d)  Eguzki-oihalak eta markesinak instalatzea
  • e)  Hobi septikoen edo eraikinen edo instalazioen saneamendu-sareen inguruko obrak, baldin eta zerbitzu orokorrak kaltetzen ez badituzte
  • f)  Nekazaritza-berotegiak, material zurrunez egindako instalazioak izan ezik.

NORK ESKA DEZAKE?

Obraren pertsona sustatzaileak edo horren legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Ordenanza fiscal Reguladora del Impuesto de Construcciones Instalaciones y Obras.
Ordenanza fiscal reguladora de la tasa por prestación de servicios urbanísticos y licencias de obras.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Berehalakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obra txikirako aurretiazko komunikazioa, eredu normalizatuarekin bat.
  • Egin beharreko obraren azalpen-txostena; horretan, obra txikia dela justifikatuko da.
  • Obren aurrekontu zehatza.
  • Egoera eta kokapen planoa.
  • Gauzatu beharreko obrak definitzen dituzten planoak edo krokisa; hasierako egoera eta berritua adieraziko dira.
  • Jarduera-zonako argazkiak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Kokapen planoa
  • Argazkia
  • Txostena
  • Oraingo egoeraren Planoak

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
Loiuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra 1003/2013 Foru Agindua, otsailaren 8koa (161. BAO, 2013/08/23koa). 
Eraikuntza eta urbanizazioari buruzko udal ordenantza. (110. BAO, 2014ko ekainaren 11koa).
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa)
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa).
485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, laneko segurtasun- eta osasun-seinalizazioaren gaineko gutxieneko xedapenei buruzkoa (97. BOE, 97/04/23koa).
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartu eta aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea.
  2. Aurkezpenaren frogagiria, erregistroan ohiko moduan.
  3. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Aurkeztutako dokumentazioa bulego teknikoak ikuskatzea, hirigintza-araudiari egokia dela egiaztatzea.
    1. Aldezko txostena; halakoetan, onespen erabakia hartu eta interesdunari bidaliko zaio, udal-eskubideen behin-behineko likidazioarekin batera.
    2. Txostena aldekoa ez bada, baina akatsak zuzen badaitezke, OFIZIOA bidaliko zaio txosten teknikoaren kopiarekin batera interesdunari, legezko eperik laburrenean dokumentazio berria zuzenduta aurkez dezan.
    3. Txostena ez da aldekoa eta eskaera ezesteko erabakia hartuko da.

OHARRAK / AZALPENAK

Dokumentu osagarriak: Obra-elementu osagarriak jarri behar badira, Izapideen Eskuliburu honetako 6.3.6 fitxak xedatutakoari erreparatuko zaio.
UDALAK OBRA IKUSKAPEN EGOKIAK EGITEKO ESKUBIDEA GORDEKO DU.