8.7. Elkarteen udal erregistroa: Izen-ematea eskatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Loiun egoitza izanik, batez ere udalerrirako lanean diharduten elkarteak elkarteen udal-erregistroan izen-ematea da.  Xede horrez, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan egongo dira izena emanda.

NORK ESKA DEZAKE?

Elkartearen legezko ordezkarik orok.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Gehieneko epea: 3 hilabete. 
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: positiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
  1. IFKren fotokopia.
  2. Estatutuen kopia.
  3. Eratze-aktaren edo 1. batzarraren aktari buruzko kopia.
  4. Ordezkariaren harreman-datuak.
  5. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean altaren fotokopia.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Baimena

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteen 7/2007 Lege Orokorra, ekainaren 22koa (2007/7/12ko 134. EHAA)
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio prozedura erkideari buruzkoa (2015/10/2ko 236. BOE)

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Dokumentazioa Kultura Arloari bidaltzea.
  2. Informazio batzordeak txostena egin ondoren, proposamena Udalbatzari bidaltzea.
  3. Helbide elektronikoz izen-ematearen berri elkarteari helaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Elkarteek udalari jakinarazi beharko dizkiote aldaketak (elkartearen egoitza, zuzendaritza batzarra, estatutuak, desegitea, etab.) gertatu eta hurrengo hilabetearen barruan. Eskakizun horiek betetzen ez badira, udalak erregistroan elkarteari baja emateko aukera izango du.