8.2. Kanpoko seinale eta bizimoduei buruzko txostena: Eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Txosten honen bidez eskatzailearen ondarearen kanpoko seinaleak eta bizimoduak kontsulta daitezke, zenbati gizarte-prestazio eskatzeari begira.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Eskatzen denetik gehienez 7 egun.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Dokumentazio pertsonala:
NANa erroldatuak ez dauden pertsonentzat.
Kasua ezagutzeko eta eskaerari erantzun hobea emateko pertsona eskatzaileak beharrezkotzat jotzen dena.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Baimena

Legezko informazioa

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.
  2. Ogasun Sailari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Zerbitzu ekonomikoak:
  1. Eskaeraren datuak egiaztatzea.
  2. Sartu beharreko datuak kontsultatzea: ibilgailuak, jarduera ekonomikoak, hiri- eta landa-errolda eta gizarte-laguntzak.
  3. Txostena egitea.
  4. Interesdunari jakinaraztea.

OHARRAK / AZALPENAK

Oro har, txostena hurrengoetarako egingo da: epaitegian aurkezteko doako justiziari begira, udalean laguntzak eskatu eta emateko, Gizarte Segurantzan diru-bilketa betearazlerako eta abarrerako.
Udal-laguntzak direnean, ofizioz egiaztatuko da.