8.4. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: Erregistroa eskatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Arriskutsua izan daitekeen animalia arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal-erregistroan inskribatzeko eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Animalien titularrek, legezko ordezkariek edota erakundeek.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Aurreikusitako epea: Hilabete bat. 
Legezko epea: 3 hilabete. 
Epearen barruan ez erantzutearen ondorioa: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(O.1) ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ERREGISTRA DAITEZEN ESKATZEA
Dokumentazio pertsonala:
  • NANaren fotokopia
  • Animaliaren osasun-txartela (txartelak mikrotxipa ez badu, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da).
  • Erantzukizun zibileko aseguru-ziurtagiria, gutxienez 120.000 euroko estaldura duena, animaliak eragindako kalteetatik eratorritako erantzukizunerako; nahiz eta beste pertsona bati laga animalia zaintzeko ardura.
  • Polizaren ordainagiria.
  • Animalia arriskutsuak edukitzeko araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. atalean aurreikusitako zehapen gehigarriarekin arau-hauste larrien edo oso larrien ondoriozko zigorrik ez duela adierazten duen zinpeko adierazpena.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren ebazpena, administrazio eskudunak emandakoa.
(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Udaletxea. 
Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Gaitasun fisikoaren ziurtagiria
  • Trebetasun fisikoaren ziurtapean
  • Dagokioen erregistroan egindako animaliaren errolda ziurtagiria
  • Aurrekari penalen ziurtagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia
  • Menpekotasun mailaren erabakia, berrikuspena eskatzekotan

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

Administrazio-agiriak jaulkitzeagatiko tasak arautzen dituen udal-ordenantza 
Animaliak izan eta babestea arautzen duen udal-ordenantza
50/1999 Legea, abenduaren 23koa, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Datuak animalien erregistroan sartuko dira,
  2. Animaliaren erregistroa onartzeko alkatetzaren dekretua egingo da.
  3. Txartela burutuko da.
  4. Agiriak artxibatuko dira.

OHARRAK / AZALPENAK

Animalia Loiun kokatuko da.