4.4.3. Jarduera sailkatuetarako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jarduera SAILKATU berria, publiko edo pribatua, abiarazteko, dagoena zabaldu edo berritzeko ahalmena ematen duen lizentzia da, ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan kalteak eragin baditzake edo pertsonengan kalteak nahiz eragozpenak sortzeko arriskua badute. 3/1998 Lege orokorra, otsailaren 27koa, EAEko Ingurumena Babesteari buruzkoa, II. eranskineko A) atalean sartzen ditu.
Lizentzia hau, udalaz gain, beste administrazio batzuetan izapidetzen da eta lokala gaitzeko obra-lizentzia ematea baldintzatzen du, beraz, jarduera-lizentzia ematearen ondorengoa da.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren titularrak edo lokalaren jabeak ala biek edo legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Jarduera eta instalazioen ondorioz zerbitzuak eskaintzeagatik eta establezimenduak irekitzeagatik tasei buruzko zerga-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Legez ezarritako epea: Beste administrazio batzuen araberakoa da.
Ebazpena emateko aurreikusitako epea: Ohiz 2 eta 6 hilabete bitartean.

Aurkeztu beharreko agiriak

Teknikari eskudunak idatzi eta bere elkargo profesionalak ontzat hartutako proiektua aurkeztuko da nahitaez.
Obraren eta obra-zuzendaritzaren dokumentazio teknikoa.
Honako dokumentazioa erantsi beharko da:

JARDUERA LIZENTZIA ESKATZEKO INPRIMAKI OROKORRA
Jarduera sailkatuaren proiektua, teknikari eskudunak idatzitakoa eta elkargo profesionalak ontzat emana, neurri zuzentzaileen proposamenarekin eta hurrengoak kontuan hartzen dituena:
Ingurumen-memoria honakoak deskribatzeko: jardueraren ezaugarriak, ingurumen-eragina eta ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan eragina minimizatzeko neurri zuzentzaileak. Beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea azalduko dira.
Lokalaren deskribapena, azalerak (erabilgarriak eta eraikiak), guztira eta partzialki, erabileren arabera, altuerak, baita lokalak eraikinaren barruan duen kokapena ere, horretara iristeko sarbideak eta komunikazioak. Tailerrari, biltegiari, bulegoei eta abarri dagokion zatia aipatuko da.
Jardueraren deskribapena (xedea eta bere funtzionamendu edo produkzio-prozesuari buruz ezaugarri teknikoak, hondakin solidoak, likidoak eta gasak, erabili beharreko lehengaiak, horien ezaugarriak eta kopuruak eta ezagutza osoa ahalbidetzen duten datu guztiak, erregaiak, instalazio higienikoak, etab.) eta ingurumenean, pertsonengan edo ondasunetan jardueren eragina minimizatzeko neurriak.
Jardueraren funtzionamendurako beharrezkoa den makineriaren deskribapena, ezaugarri teknikoak nahiz potentzia eta, hala badagokio, baita lokala berotzeko edota aireztatzeko aurreikusitako instalazioena ere Lokalaren aurrekariak; berria den edo dagoeneko existitzen den jarduera bat legeztatu ala berritu nahi den deskribatuko da.
Zaraten eta bibrazioen igorpena murrizteko proposatzen diren neurri zuzentzaileak eta soinu-maila onargarria lortuko dela bermatzeko justifikazio-kalkuluak.
Gasak eta usainak atera edota deuseztatzeko sistema.
Hondakin-urak eta botatzeko produktuak husteko sistema.
Osasun instalazioak, maila higieniko-sanitarioan indarrean dagoen araudia betetzen dela berariaz adieraziz. Eraikuntzaren kode teknikoa (EKT), industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasunari buruzko araudia, irisgarritasunaren 68/2000 Dekretua, lanean segurtasun eta osasunari buruzko legea, behe-tentsioko araudi elektroteknikoa (BTAE) betetzea.
Plan orokorra eta udal-ordenantzak betetzea.
Baimen sektorialak, kasu bakoitzean dagozkionak: lurzoruaren kalitateari buruzko aitorpena, osasun-baimena, ikuskizun publikoak, zaratak, Bizkaiko Foru Aldundiko errepideak, ura, etab.

Proiektuaren planoak:
Jardueraren egoera 1:1.000 eskalan; sute-ahoak adieraziko dira. Kokagunea 1:5.000 eskalan; horretan lokalaren kokapen zehatza ageriko da eta finkaren gainerakoekin harremanetan jarri ere bai.
Egungo egoeraren planta mugatuak, banaketa eta erabilera adierazita; lokala osatzen duten eremu desberdinen kotak eta azalerak aipatuko dira 1:50 eskalan.
Egoera berrituaren planta kotatuak, banaketa eta erabilerak, lokala osatzen duten atalen azalerak eta kotak adierazita 1:50 eskalan, baita irisgarritasun arauak betetzen direla justifikatzea ere.
Aireztapen- eta girotze-instalazioak, makineria, suteen aurkako babesa, suteetarako bitartekoak eta seinaleztapena, saneamendua, estolderia, elektrizitatea, 1:50 eskalan.
Sute-sektore bat baino gehiago egituratzen bada, zonakatze eta sektorizatze planta, EKTaren arabera.
Sekzioak 1:50 eskalan, kotatuak, espazioen altuerak eta erabilerak, hodiak, makineria, etab. adierazten dituztenak.
Fatxadak, egungo egoera eta berritua 1:50 eskalan, inguruko lokalak eta goiko solairura igarotzea barne. 
Proposatutako neurri zuzentzaileetarako hartutako eraikuntza-konponbideen xehetasunak 1:20 eskalan (intsonorizazioak, bibrazioen aurkakoak, etab.); aireztapen, aire girotuko, klimatizazioko eta ke-erauzketako instalazioen eskema, erauzketa-hodien sekzioari buruzko kalkulua barne.
Baimen sektorialak, jardueraren sustatzaileak udalean lizentzia eskatu baino lehen dagokion organoari (Eusko Jaurlaritza, Aldundia, etab.) eskatu behar dizkionak. Ildo horri eutsiz, udalean jarduera-lizentzia eskatzen denean, dagokion baimena erantsiko da.
Ingurumen-eraginari buruzko azterlana, lurzoruaren kalitateari buruzko izapideak, etab.
Dauden instalazio elektrikoak aldatzen ez badira, KEB (kontrol-erakunde baimendua) egindako ikuskapena aurkeztuko da.
Dauden suteen aurkako babes-instalazioetan ikuskatu eta instalazioak behar bezala abian jarri dituen enpresa baimenduaren ziurtagiria aurkeztuko da.
Paperean bi ale eta CDan kopia bat (Autocadeko planoen formatu editagarria eta pdf-a) aurkeztu beharko dira. 

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Kokapen planoa
  • Fitxa teknikoa
  • Txostena
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (138. EHAA, 2006/07/20koa).
3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (98/03/27ko EHAA).
7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, lurzoruari eta hiri-birgaitzeari buruzko legearen testu bategina onesten duena (261. BOE, 2015/10/31koa).
Loiuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (161. BAO, 2013/08/23koa).
68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunari buruzko arau teknikoena.
112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntzan eta eraispenean hondakinak kudeatzeari buruzkoa.
4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzoruko kutsadura prebenitu eta zuzentzeko (15/07/24ko BOE).
7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa (311. BOE, 12/12/27koa).
17/2009 Legea, azaroaren 23koa, zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzkoa (283. BOE, 09/11/24koa).
25/2009 Legea, abenduaren 22koa, hainbat lege zerbitzu jarduerak eta horien erabilera askatasunez eskuratzeari buruzko Legeari egokitzeko aldatzen duena (308. BOE, 09/12/23koa).
27/2006 Legea, ingurumenaren arloan honako eskubideak arautzen dituena: informazioa lortzea, partaidetza publikoa izatea eta justiziara iristea (171. BOE, 16/07/19koa).
314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duena (EKT) (74. BOE, martxoaren 28koa).
486/1997 ED, apirilaren 14koa, lantokietako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena (97. BOE, 97/04/23koa).
842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, behe tentsioko araudi elektroteknikoa onesten duena (BTAE) (224. BOE, 2002-09-18)
2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, industria-establezimenduetan suteen aurkako segurtasunaren araudiari buruzkoa (303. BOE, 04/12/17koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera hartzea, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta dokumentazio guztia eskaneatzea. 
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

Hirigintza Arloak ikuskatzea, hirigintza-justifikazioa egiaztatzea eta Loiuko hirigintza-plangintzan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal-aginpideko arrazoiengatik jarduera-lizentzia berariaz ezestea ez badagokio, ingurumena babesteko 3/98 Legeak xedatutakoarekin bat ondorengo gestioak egingo dira.
15 egunen buruan, espedientea jendaurrean jarriko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) eta inguruko bizilagunei zuzenean jakinaraziko zaie jarduera berriaren kokagunea, ukituak daudenek alegazioak aurkez ditzaten.
Era berean, espedienteari honakoak erantsiko zaizkio: osasun-txostena, nahitaezkoa eta loteslea; jardueraren izaera kontuan hartuta, beharrezkoak diren txosten teknikoak. Osasun-txostena eta gainerako txosten teknikoak gehienez 15 eguneko epean egingo dira, jendaurreko epea amaitutakoan.
Arestian aipatu diren izapideak egin ostean, udalak jarduera kokatzeari buruzko txostena egingo du gehienez 10 eguneko epean, alkatetzaren dekretuaren bitartez.
Espedientea erkidegoko organoari bidaliko zaio, aurretiazko gestio guztiak dituen espediente eta dekretuarekin batera. Erkidegoko organoa Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Saila izan daiteke jarduera bizitegirako lurzoruan edo erabilera tertziarioa edo merkataritzakoa duen horretan kokatzen bada. Eusko Jaurlaritzaren ardura izango da, ordea, jarduerak industria-lurzoruan badaude.
Erkidegoko organoak espedientea aztertzen duenean, txosten bat bidaliko du neurri zuzentzaileekin.
Udalak espedientea ikuskatuko du neurri zuzentzaileetara egokitzen al den egiaztatzeko eta jarduera-proiektua horiekin bat dagoenean, alkatetzaren dekretuaren bitartez jarduera-lizentzia emango da.
Establezimendua gaitzeko obrak egin behar badira, obrei buruzko hirigintza-lizentzia eskatu beharko da, egin beharreko obren arabera. 6.3.1/6.3.2/6.3.3. fitxak
Udalak ezin izango ditu sailkatutako jardueraren lizentzia behar duten jardueretarako obra-lizentziarik eman, jardueraren lizentzia ematen den arte. 
Jarduera instalatutakoan, jardueraren titularrak jarduera sailkatua hasteko aurretiko komunikazioa aurkeztu beharko du.
(6.4.4. fitxa)  
Udal teknikariek egiaztapen-bisita egingo dute.