6.4. Udal-materiala erabiltzeko eskabidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Kultura- eta gizarte-jarduerak garatu nahi badituzte, udalerriko elkarteek eta jai-batzordeek, baita tokiko beste erakunde batzuek ere udal-materiala erabiltzeko maileguaren eskaera da.

NORK ESKA DEZAKE?

Udalerriko elkarte eta jai-batzordeek, baita beste tokiko erakunde batzuek ere.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

Posta elektronikoz: udala@loiu.eus

PREZIOA

Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

  • Aurrez ikusitako epea: hamabost egun.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: negatiboa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(A.1) ESKAERA OROKORRA
Zehatz-mehatz adieraziko da erabili nahi den materiala eta garatu beharreko jarduera, erabiltzeko egun eta orduekin batera.

(A.2) GESTIOAK BAIMENTZEA interesduna ez den beste norbaitek egiten badu izapidea edo sinatzen badu, ordezkatzen den pertsonaren NANa edo horren kopia aurkeztu beharko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471 23 10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Kultura

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Baimena
  • Deskripzio- eskabidea

Legezko informazioa

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

Eskaera eta aurkeztutako dokumentazio guztia jaso, egiaztatu eta eskaneatzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Kultura Zerbitzuak dokumentazioa izapidetu eta ikuskatuko du.
  2. Eskatutako materialaren eskuragarritasuna egiaztatuko da.
  3. Eskuragarria egonez gero, pertsona/erakunde interesdunari JAKINARAZIKO zaio.