4.4.5. Jardueraren titulartasuna aldatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU?

Jarduera baten titularra aldatu izana udalari jakinarazteko modua da, administrazioak ikuskaritza eta kontrol jarduna garatzea ahalbidetzeko eta lehenagoko titularra erantzukizunetik salbuesteko.
Jakinarazpena egin ostean, aurkezten den egunean bertan hasi ahal izango da jarduera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Loiuko Udalak egiaztatu, baieztatu, ikuskatu eta zehatzeko dituen ahalmenak alde batera utzi gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Jardueraren titular berriak edo legezko ordezkariak.

INPRIMAKIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre egiteko: Udaletxean: Herriko Plaza, 1
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.

Interneten bidez: www.loiu.eus sinadura digital baimenduarekin (Izenpe, NAN digitala...).

PREZIOA

Jarduera eta instalazioen ondorioz zerbitzuak eskaintzeagatik eta establezimenduak irekitzeagatik tasei buruzko zerga-ordenantza.

EBAZTEKO ETA JAKINARAZTEKO AURREIKUSITAKO EPEA

Legez ezarritako epea: Berehalakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

(U3) JARDUERAREN TITULARTASUNA ALDATZEARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO KOMUNIKAZIOAREN INPRIMAKIA
  • Izendapenaren aldaketa edo eskualdaketa eskatuz eskabidea, eskatzailearen datuak berariaz aipatuz. 
  • Ekonomi jardueren gaineko zergaren alta.
  • Jatorrizko lizentzia edo aurretiko komunikazioa, aurreko titularraren datuak adieraziz. 
  • Izendapenaren aldaketa edo lekualdatzea ziurtatzen duen dokumentazioa.
  • Jarduera jatorrizko jarduerarekin bat datorrela eta instalazioan aldaketarik izan ez dela ziurtatzen duen teknikari eskudunak sinatutako txostena.
  • Titular berriaren zinpeko deklarazioa, non deklaratzen duen jarduera jatorrizko jarduerarekin bat datorrela eta instalazioan aldaketarik izan ez dela.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefono zenbakia: 94 471.23.10
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era.
Helbide elektronikoa: udala@loiu.eus

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Datuen aldaketa bermatzen duen dokumentazioa
  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta egindako dokumentua
  • Jarduera lizentzia edo bere eskaeraren egiaztagiria.
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua
  • Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
  • 50/1999 legeaz zigortua ez izanaren zin egindako adierazpena
  • JEZ aktibitate aldaketaren frogagiria

Legezko informazioa

ARAUDI APLIKAGARRIA

7/2012 Legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa.
12/2012 Legea, abenduaren 26koa, merkataritza eta zerbitzu zehatzak askatzeko premiazko neurriei buruzkoa (311. BOE, 12/12/27koa).

Oharrak

ESKAERAREN ONDORENGO PROZEDURA

  1. Eskaera jaso, dokumentazioa egiaztatu eta dokumentu guztiak eskaneatzea.
  2. Espedientea Hirigintza Arloari bidaltzea.

ONDOKO IZAPIDEAK

  1. Dokumentazioa Hirigintza Arloak aztertu eta ikuskatzea.
  2. Titulartasun-aldaketa onartzen duen ebazpena.

OHARRAK / AZALPENAK

Udalak egokitzat jotzen dituen ikuskapenak egiteko eta bere iritziz segurtasun-baldintzak betetzen ez dituzten elementuak zuzentzea agintzeko eskubidea gordeko du.