Artea

 
Gaztañaga Goikoa, bere aldetik, kalitate handiko laborantza etxe neoklasikoa da, XIX. mendean eraikia, garai hartako ordena, soiltasun eta erosotasun arauei jarraituz. Bao erregular eta ondo tailatuak, fatxada haizetik babesten duten muturren sendotasuna, balkoiak eta atariperik eza dira garaiko ohiko ezaugarriak.