Loiuko historia

Antzina (ez dago data zehatzen daturik), Elizate honi Luxua edo Lucua esaten zitzaion, basoa adierazten duten izenak, hain zuzen.

Garai hartan, Luxua portu herria zen, orduko Asuako portura heltzen baitzen.

1634an 500 herritar baino ez zeukan, Loiuko 98 etxetan bizi zirenak. Teila fabrikak eta 7 errotek nasai bizitzeko aukera eskaintzen zien industria mantentzen zuten.

Garai hartan, parrokia zen herriaren benetako kontrol gunea, abadea zelako erakunde ofizialek biztanleen errolda eta bizimoduak ezagutzeko zeukaten informazio iturri bakarra.

San Pedro Apostoluari eskainitako parrokiaren eraikuntza data zehatzik ez dakigun arren (litekeena XII. mendean eliztarrek fundatu izana), badakigu lehenengoz 1634an zaharberritu zena. Eta San Pedro Apostolua Loiuren patroi izpirituala bazen, giza alderditik eliztarrak Santa Anako Kondearen mende zeuden. Kondea zen dibisen ugazaba hamarrenen gozamenaz, bere aita on Mateo Izagirre Santa Anako lehenengo Kondeak Luxuako oinetxearen jabeari egindako erosketari esker. Santa Anako Kondearen patriarkatuaren aurretik, Loiu Uribeko merindadearen mende egon zen.

Loiuk 43. eserlekua eta botoa zeuzkan fidela zuen Gernikako Batzar Nagusietan.

Elizatea Bilbori lotuta egon zen 1966ko ekainaren 19tik 1983ko urtarrilaren 1era arte.

Ikus 1923 urteko Loiuko Udal Mugartea