Mapa

Zelan heldu

Zabaloetxe auzora (Loiu), Bilbo-Plentzia BI-3704 errepidetik heltzen da, bai eta Loiu-Derio BI-3707 errepidetik ere.

Lauroeta auzora BI-3707 errepidetik sortzen den Larrakoetxe-Gatika BI-3709 errepidetik iristen da. Bilbao-Behobia A-68 autopistatik baldin bagatoz, auzo hauetara heltzeko "Aeroportua" seinaleak jarraitu behar ditugu, eta behin Rontegiko zubia igaro ondoren Loiuko seinaleak ikusiko ditugu.

Elotxelerri (Larrondo) auzora Asua-Erletxes N-737 errepidetik iristen da. A-68 autopistatik baldin bagatoz, "Aireportua" seinaleak jarraitu beha ditugu Txorierriko ibilbidean sartu arte (ez dugu Loiu alderantz joan behar). Behin Sondika-Larrondo ipintzen duen irtenbidetik irtetzen garenean, eskuinaldera joko dugu Larrondoko industria gunean sartzeko.

  • Planoak eta kale-izendegiak
  • Google maps

Interesgarria