Loiu ezagutu

Eskualderako hurbilpena

 

Loiu "Bilbo Handia" izena hartzen duen eremu geografiko naturalean sartuta dago, eta horren barruan, Erandio, Derio, Zamudio, Sondika, Lezama eta Larrabetzu udalerriekin batera, Txorierriko eskualdea osatzen dute.

Goialdeko ikuspegiaEskualde hau, behinola landa izaera hutsa zuena, hirurogeiko hamarkadatik hona Bilbo Handia Eremuan izandako industria hazkuntzaren zabalgune naturala bilakatu da. Urte haietatik Aireportuaren azpiegitura dauka bertan, eta elementu hau neurriren batetan industrializazio jarraikiaren prozesuaren eragilea izan da.

 

Txorierriko eskualdea gaur egun eskualde harremanetako lau errepide ardatz garrantzitsuk zeharkatzen dute, sare ortogonala definitzen dutenak (La Avanzada - Asua - Erletxes ardatza (eta zentzu berean Txorierriko ibilbidea ere), Enekuri - Asua - Unbe ardatza eta Bilbo - Derio - Mungia ardatza). Era berean, Lezama - Bilbo lineari dagozkion trenbide tarteek ere zeharkatzen dute eskualdea.
  

Bailararen sakonean barrena Asua ibaia doa bihurka, erreka askoren urak jasoaz. Erreka hauetako gehienak eskumako ibarretik jasotzen ditu eta irudi nolabait zuzenak eta ibilbide luzeak dituzte, aldapa leunak nagusi diren bailararen gunean kokatuta baitaude. Oro har gutxiago dira Iparraldeko isurialdetik jasotzen dituen errekak, malda indartsuago samarrak dituztenak.

 

Osaketa honek oso ezaugarri topografiko bereziak sortzen ditu, eta horien ondorioz, bailarako gune onuragarriena, topografiaren aldetik, erdiko zerrenda da, isuri hidrografiko nagusiaren ibilbidetik ezinbestez bat egiten ez duena.

 

Zerrenda honek Txorierri osorik zeharkatzen du Ekialde - Mendebalde zentzuan eta Hegoaldetik Asua ibaiak eta Banderas eta Abril mendiek mugatzen dute.

 

Bailararen sakon zabaleko erdi gunea Aireportuaren instalazioek hartzen dute, eta horrela hipotekatuta gelditzen da, arestian esan bezala, baldintza topografiko egokienak dituen eremuaren zati handiena.

 

Eskualde honek izan duen hiri garapenaren hasieratik Asua - Erletxes errepidea izan da bailarako bizitzeko zein industria guneak bermatu dituen benetako euskarria. Lehenak, bizitzeko guneak, Sondika, Derio eta Zamudio herrien inguruan biltzen dira, eta bigarrenak, industria guneak, "Asuako bidegurutzea" eta Zamudioko udalerriaren arteko Asua - Erletxes errepidearen tarte luzean zehar biltzen dira modu linealago batean.

 

Laurogeitako hamarkadaren bigarren zatian Asua - Erletxes errepidean barreneko industria ezarpenaren luzera jartzearen kopapen eskema soil hau nolabait osatu egin da aipatutako errepidearen ezkerraldean kokatutako industria sektoreen jarraikako garapen eta kudeaketaz. Horien bidez benetako hiri-industria ehun osatzen doa Asua - Erletxes errepidearen bide ardatz paralelo batekin, epe ertainean Lezama (Gurutzeko Industria Gunea) eta Loiu ( Larrondoko Industria Gunea) arteko ibilbide alternatiboa bati bide emango diona.

 

Industria bide hau sortzeak, Txorierriko Ibilbidea jardunean hasi eta bien artean aurreikusitako loturekin batera, Asua - Erletxes errepidearen oraingo funtzionalitatearen birmoldaketa automatikoa bideratuko du epe ertain batean, eta hiri etorbide bat izango da etorkizunean, Udalerrien arteko harreman eta loturak nabarmenki hobetuz, bai eta udalerri horien hiri kalitatea ere.