Loiu ezagutu

Udalerrirako hurbilpena

 

Udalerriaren zabalera osoa, Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako mugapen berriaren arabera, 1.496,75 hektareakoa da, eta iparraldetik Laukiz eta Gatika udalerriek mugatzen dute, ekialdetik Erandiok, hegoaldetik Sondikak eta Zamudiok eta mendebaldetik Deriok eta Mungiak.

 

Jardueraren arabera Udalerria bi oso eremu ondo bereiztuek osatzen dute, eremu biak zatitzen eta bereizten dituen elementua Aireportuaren instalazioak direlarik.

 

Horren iparraldean dagoen eremua esparru erabat lauak eta Unbeko mendietara igotzen duten malda leunak osatzen dute. Hegoaldean kokatuta dagoen malda honen hastapenetan daude bizitzeko leku garrantzitsuenak, hola edo hala sakabanatuta daudenak, baina beti ere erreferentzia nagusitzat Zabaloetxe auzoa dutelarik.

 

Eguzki eta ikuspegi baldintza onak aprobetxatuz, Aireportuaren iparraldean dagoen esparru honek bertan hartzen ditu funtsean hezkuntza izaerako ekipamendu etxe kopuru handi bat ere, dagoen errepide sarean bermatzen direnak.

 

Aireportuaren hegoaldean dagoen esparruak Udalerriaren osotasunaren aldetik zabalera txikia hartzen du, baina hain zuzen ere industria jarduera garrantzitsua ematen da esparru honetan. Industria jarduera horren kokapenak Asua - Erletxes errepidearen ibilbidea hartzen du erreferentziatzat, Txorierriko bailararen hiri jarduera guztien benetako sorkuntzaren ardatza dena.

 

Udalerriaren hegoaldeko eremu hau Bilbo - Lezana lineako trenbideak ere zeharkatzen du. Trenbideak ibilbidearen alde bietan dauden industria jardueren arteko hesi gisako funtzioa betetzen du gaur egun eta aldi berean mugatu egiten du egun oraindik landa izaera duen eta Asua ibaiaren ertzeraino zabaltzen den eremua.

 

Udalerria xehetasunean

 

Loiuko udalerriak izaera batez ere landakoa dauka, eta horretan biltzen dira, erabilpen intentsitate desberdinekin bildu arren, neurri handi batean Udalerriaren hiri izaera definitzen duten hiri gune biak, hau da, Zabaloetxe eta Larrondo. Hiri gune biak Udalerria zeharkatzen duten bi komunikazio bide garrantzitsuenetan bermatzen dira, hau da, Ekialdetik Mendebalerako "Txorierri Etorbidean" eta Iparraldetik Hegoalderako "Katea Loiu Etorbidean".

 

Zabaloetxek Udalerriko herri gune nagusia biltzen du eta beraren herri eta administrazio gune esanguratsuenak osatzen ditu aldi berean.

 

Herri txiki honek bidegurutze baten inguruan organikoki biltzearen ondorioz sortutako landa izaerako jatorrizko gunearen tipologian oinarritutako aurreko konfigurazio tipikoa dauka eta azken bostu urtetan aldakuntza sakona izan du familia bakarreko etxebizitza adosatuaren tipologian oinarritutako etxe garapen ordenatu berri baten ondorioz.

 

Larrondoko herri gunea Txorierri Etorbidearen alde bietan konkatuta dago, Larrondo kalearekin bat egiten duen bidegurutzean. Gune hori lehentasunez eskualdeko bide ardatz honi Sondikatik Lezamaraino Txorierrin barrena laguntzen duen hiri eta industria sareaz osatuta dago.

 

Industria sare honetaz gain, landa etxebizitza izaera duten eraikinetako multzo sakabanatu eta anitza eta hainbat motako ekipamendu multzoa ere osatzen dute herri gune hau.

 

Bigarren herri gune honek bere nortasun eta izaera propioa dauzka, Loiuko herri errealitatearen barruan guztiz sartuta dagoena. Loiuko hiri errealitatea baina estutzen duten hainbat azpiegiturak distortsionatuta ikusten da. Azaldu den bezala, hainbat azpiegiturek zeharkatzen dute eremu hau ekialdetik-mendebalderako zentzuan: Bilboko Aireportuak iparraldeko muturrean, Asua ibaiak hegoaldeko muturrean eta Asua-Erletxes errepideak eta Bilbo-Lezama trenbideak tarteko zerrendan.