Alkatearen mezua

Ondo etorri LOIUko udalaren webgune berrira. Atari honetan loiuztar guztiok, klik batean, esku-eskura dugu edonondik udal izapideak egiteko aukera ematen digun espazioa, udal bulegoetara joan beharrik izan ez dezagun.

 

Webgune honek loiuztarroi aukera ematen digu Udalbatzak antolatzen dituen jardueren berri izateko, baita interes orokorreko datuak zabaltzeko ere.

 

Atari hau, gainera, noranzko biko espazioa da; hemen, loiuztarren eta eurengandik gertuen dagoen erakundea den Udalaren arteko komunikazioa errazten dugu. Presako oharrak, iradokizunak.... jakinarazteko espazio aproposa, eta espazio birtuala, Loiu herria bezala, denon artean osatzen duguna.

 

Josu Andoni Begoña Fdez. de Arroiabe
LOIUko Alkatea

  • Alkatea