Garraioak eta zirkulazioa

 

LEZAMA – Elotxelerri – Larrondo - MATIKO – KUKULLAGA Linea
Linea honek Larrondo auzoa (Elotxelerri eta Larrondoko geltokiak) lotzen du, alde batetik, Txorierriko udalerriekin (Lezama, Zamudio, Derio eta Sondika), eta beste alde batetik, Bilbo Handiarekin eta Ezker eta Eskumako ibaiertzekin, izan ere linea horrek Bilboko Zazpi Kaleetan bat egiten du Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineekin. Era berean, Bilboko Metroaren 3. linearen parte denez geltoki hauek ere badauzka: Matiko, Uribarri, Zurbaranbarri, Txurdinaga eta Otxarkoaga; Etxebarriko Kukullaga geltokiraino heltzen da.

Kukullagako geltokian Euskotreneko beste linea batzuekin lotura egin daiteke, eta besteak beste, helmuga hauetara eraman gaitzakete:

Bilbo-Bermeo Linea
Herri hauek zeharkatzen ditu: Basauri, Galdakao, Usansolo, Bedia, Lemoa, Amorebieta, Muxika, Gernika, Forua, Busturia, Mundaka, eta Bermeoraino iristen da.

Matiko Bilbao – Amara Donostia Línea
Hainbat udalerri zeharkatzen ditu: Basauri, Galdakao, Usansolo, Bedia, Lemoa, Amorebieta, Durango, Abadiño, Berriz, Zaldibar, Ermua, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Deba, Zumaia, Zarautz, Aia-Orio, Usurbil, eta Donostiaraino heltzen da.

Sondikatik Lutxanarako lotura-trena
Lotura-tren horrek Sondika herria Lutxanarekin (Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineak) lotzen du, geldialdia egiten duela Zamarripa auzotik gertu dagoen Zangroizeko geltokian.

Tarifak
Euskotrenen bidaiatzeko tarifak, honako esteka honetan ikusi ditzakezue