Txokoa

Lauroetako ingurumena gela asteburuetan Udal Txokoan bihurtzen da. Kokatzen den ingurune pribilegiatua familiak eta auzokide erroldatuak elkartzeko eta egun zoragarria pasatzeko ezinbesteko lekua egiten du. Argazki galerian ikus daiteke gelaren barrukaldea eta baita kanpokaldea.

 

Zerbitzu hau erroldatutako herritarrei eskeintzen zaie.

 

Txokoa erabili ahal izateko eskatzaileak eskaera aurkeztu behar du bide hauetakoren bat erabiliz eta hemen zehazten den dokumentazioa auzkeztuz, eskaera hori onar dadin:

 

  • Udal bulegoetara joanda, jendaurreko arretarako ordutegian. Eskaera-orria bete beharko du eta horri NANaren fotokopia erantsiko dio.
  • www.loiu.es web-orriaren bidez. Ziurtagiri elektronikoaren bidez edo bizkaia.eu posta-kontuaren bidez, eskaer-orria beteta.
  • udala@loiu.es emailaren bidez eskaera-orria betez eta horri NANaren kopia eskaneatua erantsiz.

 

Lauroetako Gela erabiltzeko eskabidea (DOC 74,5KB)

 

Lauroetako gelako tasak arautzen dituen udalaren zerga-ordenantzarekin bat, eskatzaileak 95 €-ko tasa ordainduko du erreserba egiten duen unean. Gelaren garbiketa tasaren barne dago. Erreserba elektronikoetan tasaren ordainketa erreserba konfirmatu ondoren egingo da, eta transferentzia bankarioaren bidez egin daiteke.

 

Lauroetako aretoa egun berean erabiltzeko eskaera bat baino gehiago badago, lehentasuna izango dute eskaera lehenago egin dutenek. Eskaera gutxienez Lauroetako aretoa erabiltzeko eskaturiko data baino 2 egun lehenago egingo da, eta gehienez 2 hilabeteetan eskatu ahal izango da.

 

Tasaren zenbatekoa itzuliko da, ordaindu eta erreserba egin ostean, subjektu pasiboari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiengatik lokala erabiltzen ez bada, aipatutako ordenantzak 11. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

 

Edozein kasutan, gehienez goizeko 10:00etatik gaueko 12:30ak arte zabalik egongo dira. Itxi orduko instalazioa hutsik, garbi eta ondo itxita geratu beharko da. 22:00etatik aurrera, Lauroetako aretoaren barruan daudenak zuhurtziaz jokatuk beharko dute. Hori horrela, zaratak, ahots ozeneko elkarrizketak etab. saihestuko dituzte, eragozpenak sortzeaz gain, kanpoaldekoei eragin ahal diezaieketelako.

 

Eskatzaileak,  Lauroetako aretoa erabiltzeko lokaleko giltza jaso beharko du Loiuko Udaletxean, Aretoa erabili baino 24 ordu lehenago. Interesdunek giltzak udaletxean eskuratuko dituzte, jendaurreko ordutegian. Jaiegunetan erabiltzeko giltzak aurreko azken lanegunean eskuratuko dira. Eskatzaileek aretoa ireki eta ixteko ardura izango dute. Era berean, giltzak gorde eta udaletxean utzi behar izango dituzte erabili eta bigarren lanegunean. Aurretik, 100 euroko fidantza gordailutuko da, eta  Lauroetako aretoa erabili ondoren fidantza itzuliko zaio Udalari giltza ematean.

 

Zenbatekoa segidan agertzen den kontu korrontean sartu beharko dute. Bertan lehenengo abizena eta erreserbatutako eguna agertu beharko dira.

 

Xehetasun gehiago jakin nahiean, txokoario dagokion ordenantza irakurri:

Lauroetako gelaren erabilera arautzen duen ordenantzaren behin betiko onespena (PDF 31,6KB)

 Lauroetako aretoaren erabilera arautzen duen ordenantza (PDF 128KB)