Izartu Proiektua

Loiuko udalak, 2001ko martxoaren 1ean Loiuko Larrondo Hiri legez Biziberritzeko Egitaraua onetsi zuen. Dokumentu horretan Loiuko oso eremu definitua den Larrondon dauden arazoak eta, udalaren aldetik, eman daitezkeen konponbideak agertu zituen.

Udalaren Osoko Bilkurak dokumentu hori Euskal Autonomia Erkidegoan hiri legez biziberritzeko jarduera integralak sostengatzeko neurriak ezartzen dituen azaroaren 28ko 236/2000 Dekretuak ezarritako markoaren barruan aurreikusitako laguntzetara aurkeztu zuen. (Izartu Proiektua)
Planteatutako jarduera batzuek ondoren xehatuko diren laguntzak merezi izan dituzte.